1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

EHNE-Nafarroak Iruñeko Carrefour supermerkatuaren aurrean, bertan ehuneko ehunean landare jatorria izanik, etiketan haragiaren aipamenak eginez eta beraz Espainiako eta Europako araudia urratuz, hainbat produktu saltzen direla, salatu du.

Fermin Gorraitz sindikatuko presidenteak eta Patxiku Irrisari idazkari nagusiak honako komunikatu hau helarazi diete komunikabideei, gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren:

"Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Eguna apirilaren 17an ospatzen da, lurrik gabeko nekazarien 1996ko sarraskia gogoratzeko, Eldorado dos Carajásen, Brasilen, nekazaritzaren osoko erreforma baten alde borrokatzen ari zirenean.

Europako eta munduko gainerako nekazariak ikusi ditugu nekazaritza-politika suntsitzaileen aurkako adierazpen masiboak egiten, bidezko prezioen eta bizimodu duin baten bila, bai eta nekazaritza-ekologiarako eta praktika iraunkorretarako trantsizio bideragarri baten bila ere.

Agroekologiaz ari garenean, ekonomikoki bideragarria, sozialki bidezkoa eta ingurumenaren aldetik jasangarria den jardueraz ari gara, eta erresilientzia sozioekologiko handiagoa ezaugarri duena.

EHNE-Nafarroaren ustez honek guztiak, merkataritza libreko akordioei eta konpetentzia desleialari amaiera ematea, prezioak gure ekoizpen-kostuak baino handiagoak izan daitezen legez bermatzeko Europako legedia indartzea, merkatuaren arauketa abiaraztea, NPBren laguntzen banaketa bidezkoagoa egitea, nekazarien administrazio-karga murriztea, eta nola ez egungo klima-aldaketaren erronkei erantzungo dieten neurriak hartzea esan nahi du.

Kontinente zaharreko nekazarien eskubideak babesteko eta defendatzeko Europako hurrengo hauteskundeak gainean izanik, borroka hau kalera atera behar dugu. Hainbat hilabetetako mobilizazioen ondoren, Europako erakundeetako arduradunek bermatu behar dute agenda politikoak nekazarien eskaerak eta beharrak islatzen dituela, eta ziurtatu behar dute bizimodua duintasunez atera ahal izango dutela, aldi berean agroekologiarako eta praktika iraunkorretarako trantsizioa erraztuz.

Bestela, nork emango dizue jatekoa?

Nafarroan nekazarien batez besteko adina 63 urtekoa omen da. Hamarkada batean, desagertu egingo gara lehen aipatu ditugun helburuak lortzen ez badira.

Gaurkoa, kontsumitzaileei zuzendutako mezua da. Elikadura eredu biren aurrean gaude.

Bata, egun hauetan Bilbon ospatzen ari den Food 4 Future-n islatutakoa. Berrikuntzaz jantzitako ekitaldi bat izango da, eta foodtech, robotika eta automatizazioa bezalako kontzeptuak erabiliz, elikadura-segurtasuna eta elikagaien industriako segmentuak prozesatzeko eta ontziratzeko teknikak aurkeztuko dira nonbait.

Eta bigarrena gure eredua da. Ekoizleari zuzenean eros diezazkiokegun labelek, izendapenek, zigilu ekologikoek eta zero kilometroko elikagaiek bermatzen duten kalitatezko elikadura. Deslokalizatzen ez den eta lurrari lotuta dagoen eredu bat.

Guk haragia, esnea, barazkiak, ekoizten digu eta bata zuridunek berriz, suzedaneoak, marketin oldarkor baten bidez, saltzen dituztenak.

Hona hemen adibide batzuk. Ehuneko ehunean landare jatorria izanda haragia delakoan saltzen diren produktuak. Hau debekatuta dago, Europako eta Espainiako legeria urratzen baitu. Baina, jakina, bata zuriduneko enpresa horiek zerbitzu juridiko indartsuak ere badituzte, eta legearen zirrikituak ederki aprobetxatzen dituzte.

Etiketei dagokienez, Espainian legeak gogortzeko eskatzen dugu, Italian pentsu eta elikagai sintetikoekin egin duten antzera. Frantzian ere ari diren bezala, debekatuta baitago landare-produktuetan haragi-aipamenak erabiltzea.

Frantziak Europar Batasunari landare proteinadun produktuetan haragia izendatzeko adibidez «xerra», «saiheskia», «azpizuna», «bieira», «barbakoa», «txuletak», «urdaiazpikoa», eta abar, erabiltzen diren aipamenen erabilera debekatzeko, dekretu-proiektu bat egiten ari dela jakinarazi dio.

Gizarteak informazio argia eta zehatza izatea funtsezkoa da, bakoitzak nahi duena aukera eta jan dezan.

Baina guzti honetan laborategiko haragi-ekoizpena da seguraski larriena. Mehatxua oso gertu dago, Donostian. Bertan, haragia atmosfera kontrolatutako laborategian ekoizteko nabe bat eraikitzen ari dira.

Zubietako erraustegitik 500 metro eskasera egotea ez ote da bitxia eta kezkagarria?. Enpresa hauen aburuz 2035 garren urterako abeltzainek ekoitzitako haragiaren zati handia ordezkatuko dute beraiek. Behiek kutsatzen dutenari edo isurtzen duten CO2aren gaineko kanpainak ez dira kasualitatearen ondorio ".