San Anton egunarekin batera, Getariako Txakolina Jatorri Izendapenak urteko uztari buruzko errepasoa egiteko baliatzen du. Jatorri Izendapeneko ordezkarien esanetan, aurtengo txakolina azidotasunean orekatua eta fruitu gustua duena da. Iaz baino %20 gutxiago ekoiztu dute, izan ere, 2023ko uda mahastientzako ez baitzen ona izan: euri asko eta hezetasun handia izan zenez txakolinak iaz baino gradu erdi bat gutxiago izango du, baina garraztasuna mantentzen duela gaineratu dute.
Guztira 2.700.000 litro txakolin ekoitzi dituzte, horien %90a txuria eta gainerakoa gorria. Iaz 670.000 litro txakolin esportatu zirela ere adierazi dute Jatorri Izendapeneko ordezkariek , gehienbat AEBra. Aurten June Yamaguchi izendatu dute Mahasti Andere Japonian Euskal Herriko produktuak sustatzeko egindako lanagatik. Caprice proiektuaren baitan Japonia eta Euskal Herriaren arteko zubi lanak egin ditu Yamaguchik.
Bestetik, Getariko Jatorri Izenapenak aurten hogeita hamabost urte bete dituela gogorarazi zuten.
- En verano llovió y hubo mucha humedad, por ello han producido un 20% menos de txakolí