Irailean hasi eta 2021eko martxoaren erdialdean amaituko da, 900 eskola-orduren ostean. Saio teorikoak eta praktikoak egingo dira Artzain Eskolan (Gomiztegi Baserria) eta ardi eta esnetarako ahuntzen artzain-enpresetan.
Ikastaro honen helburua da ard eta ahuntz azienden sektorean instalatu nahi duten pertsonak prestatzea, animalien maneiuari, ekoizpenari, merkaturatzeari eta enpresaren kudeaketa integralari dagokienez.
Ikastaroaren datuak
Iraupena: 900 ordu
Egutegia: hasiera, 2020ko irailaren 28an. Itxiera, 2021eko martxoaren 11n.
Metodologia: proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (ABP). Prestakuntza praktikoa eta bisita teknikoak dira indarguneak.
2020ko uztailaren 15era arte.
Programaren laburpena
- Artzaintzaren historia
- Bazka-ekoizpena, elikadura eta maneju birsortzailea
- Baserriko makinak eta instalazioak maneiatzea eta mantentzea
- Enpresaren kudeaketa integrala eta ekintzailetza-teknikak
- Erreprodukzioa eta hautaketa
- Instalazioak
- Esnearen kalitatea
- Kudeaketa tekniko-ekonomikoa eta laguntza-plana
- Iparralde-Hegoalde eskolen arteko trukea
- Patologiak
- Artzain txakurra trebatzea
- Esnekiak egitea
- Marketina eta merkaturatzea
Eduki horiek osatzeko, baserrietako edo enpresetako praktikak, tutoretza eta orientaziozerbitzuak eta Iparraldeko eskolarekin trukea egingo dira.
Ikusi prestakuntza-eskaintza osoa