Europako Parlamentuko Nekazaritza Batzordeak apirilaren amaieran onartu zuen NPBren trantsizio epea. Prentsa-oharraren arabera, EBko nekazaritza- laguntzek eta landa-garapenaren finantzaketak bi urteko trantsizio malgua izango dute 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Onartutako testuak berretsi egiten du Parlamentuak NPBrekin zerikusia duen edozein aurrekontu-murrizketaren aurka egiten duela. Eurodiputatuek azpimarratu dute EB-27ren nekazaritza-politikaren finantzaketa 2014-2020 mailan mantendu behar dela.
Nekazaritza krisiaren erreserba NPBren aurrekontutik kanpo finantzatzea eskatu dute eurodiputatuek. Era berean, diru-sarrera larrien erorketagatiko eta gertaera klimatiko kaltegarriek, animalia- edo landare-gaixotasunen agerraldiek eta izurriteek eragindako galerengatiko konpentsazioetarako sarbidea erraztu nahi dute.
Onartutako testua Europako Parlamentuaren Osoko Bilkuran aurkeztuko da, hark onar dezan, eta, ondoren, Kontseiluarekin eta Europako Batzordearekin negoziatuko da.