Hegazti basatietan gaixotasunaren zirkulazioa badagoela baieztatu eta prebentzio lanen garrantzia nabarmendu dute
- Las instituciones de la CAPV están vigilantes ante los casos de gripe aviar. Últimamente han aparecido algunos casos de dicha enfermedad, pero todos en aves silvestres. Esos casos confirman que existe la circulación de la enfermedad, la cual es una zoonosis (puede afectar a las personas), pero no ha aparecido en ninguna explotación. Ante cualquier sospecha solicitan que se avise inmediatamente.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak zaintza lanetan ari dira. Hegazti gripe kasuak agertu dira azkenaldian, hegazti basatietan denak, baina horrek gaixotasunaren zirkulazioa badagoela baieztatzen duela jakinarazi dute: “Egoera honen aurrean, prebentzio lana egin behar dugu. Gaixo dagoen hegazti basatiren bat inon ikusiz gero, ez manipulatu eta horren berri eman behar da 112an lehenbailehen. Horrez gain, hegazti hazleekin hitz egin dugu, eta gogorarazi diegu prebentzio lanen eta biosegurtasun neurrien garrantzia handia dela. Inolako zantzurik sumatuz gero, abisua lehenbailehen pasatu behar da”, adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.
Azkenaldian, aipatu bezala, hegazti basatietan agertu dira kasu gehienak: itsas hegaztietan, baita migrazioan daudenetan ere. Ez da oraindik inolako kasurik gertatu baserri edo ustialekuetan.
Bestetik, ustiategietan erraz heda daitekeela zehazten dute: etxeko hegazti bizien mugimenduagatik, pertsonen mugimenduagatik edota kutsatutako ibilgailuen, ekipamenduen eta kaiolen mugimenduagatik.