1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Kriaxera arrazako ahateak

Laborariek Akamarreko hiltegiaren errekisizio proiektua gelditzeko eskatu dute

  • En el estado francés han sacrificado preventivamente a 900.000 aves en menos de un mes 

Hilabeteren buruan 900.000 hegazti hil dituzte Frantzian. Oso azkar hedatu dira hegazti gripe kasuak oraingoan: maiatzaren 3an lehen kasua agertu zenetik, maiatzaren 23ra bitartean hildako buru kopurua da aipatutakoa. ELBtik hegaztien mugimenduari egotzi diote zabalkundearen ardura: orain gutxira arte mugimendua murriztuta zegoen eta berriz ere lehengo moduan mugitzen hasi direnean eritasuna azkar zabaldu da.

Mesfidati
Horrez gain, Akamarreko hiltegiaren errekisizio proiektua geltitzeko eskatu dute, izan ere, kutsatuta dauden eremuetatik Akamarreraino egiten duten bide horretan, sano dauden etxaldeen ondotik igarotzen baitira gaixotutako hegaztien kamioi horiek: “Akamarre eta Bidaxuneko sano zonaldeko hegazti hazle guztien babesteko, ELBk estatuari galdegiten dio Akamarreko hiltegiaren errekisizio proiektua gelditzea”. Aipatu eremuetako laborariak mesfidati dira estatuko osasun zerbitzuarekiko: “Beharrezkoa al da berriz ere gogoratzea kanpoko hazkuntza ez dela horren erantzule? Denbora gehiegi irauten duela. Kanpoko hegazti hazleak suminduta dira, eta ez dute nahi, behin eta berriz, behatzarekin seinalatuta egoitea eta hegazti griparen gertakari berri horren albo biktimak izaitea”.