1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Ordizian, Ondarre gaztandegiak eskuratu du saria

  • En el Concurso de quesos de pastor de Gipuzkoa Baztarrika Gaztak consiguió el primer premio

Iraileko lehen igandean artzaiek hitzordua izan zuten Legazpian. Egun guztian gaztarekin, ardiekin, nahiz artzai txakurrekin zerikusia duten ekitaldi, erakusketa eta abarrez gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Dena den, une berezia izaten dute artzai gaztagileek: gazta txapelketa. Aurtengoa 39. aldia izan zen eta Gabiriako Baztarrika gaztandegiak eskuratu zuen lehen postua, baita dastaketa herrikoiaren saria ere. Bigarren postua Olaberriko Aizpea gaztandegiak lortu zuen eta hirugarrenean Segurako Ondarre gaztandegia gelditu zen. Artzai Txakur txapelketan, berriz, Oñatiko Migel Arregik txapela lortu zuen ‘Lagun’ txakurrarekin batera.

Ordizian, Ondarre txapeldun
Legazpikoaren ondotik, Ordiziako Euskal Jaiak izaten dira gaztagileen hitzordu nagusia. Bertan, Segurako Ondarre izan zen lehen postuan gelditzea lortu zuena. Hamar urtean hirugarren aldiz irabazi du Segurako gaztandegiak Ordiziako txapelketa. Enkantean, berriz, Super Amara supermerkatuak lortu zuen 3.550 eurogatik irabazlearen gazta erdia.