1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA
Lurrama azokaren kartela

Miarritzeko erakustazokan egingo den azoka azaroaren 10ean hasi eta 12ra arte luzatuko da

  • La feria Lurrama abrirá sus puertas el 10 de noviembre y el tema será ‘Emazte laborariak argitan’

Aurten azaroaren 10ean irekiko ditu ateak Lurrama azokak eta hiru egunez iparraldeko laborantza herrikoi eta iraunkorra goraipatzeko hamaika ekimenez gozatzeko aukera izango da. 2006az geroztik Miarritzeko erakustazokan egiten den ekitaldi honek ‘Emazte laborariak argitan’ gaia izango du aurten. Eta eskualde gonbidatu gisa Franche-Comté izango dute.

Emazte laborariak

Aurtengo gaiaren zergatia honela azaltzen dute Euskal Herriko Laborantza Ganberako kideek: “Emazte laborarien eskubideak, errola eta ardura argitan eman nahi ditugu, baita ere haien ikusgarritasuna. Emazte laborarien beti hartu izan dute leku garrantzitsua laborantzaren munduan, baina ez da beti agerian izan, eta usu zilegitasun eskas airerekin. “Paysannes en polaire” kolektiboaren “Il est où le patron?” komikiak erakusten duen bezala, haien errolak minimizatzen dituzten eta “laguntzatzat” jotzen dituzten irudikapenak bizirik diraute. Emazte laborarien %62, berriz, etxalde buru, etxalde buru orde edo elkartuak dira. Haien eskubideei dagokienez, 1980 arte itxaron behar izan zen lehen estatutu bat ukaiteko, “lanetan parte hartzen duen bikotea”. Estatutu edo azpiestatutu, zinez haien lekua baserrian garrantzia berekoa zela jakiten denean! 2010ean bakarrik bikoteen artean GAEC sortzearekin estasu berdintasuna posible izan zen. Emazte laborareik 2088ra arte itxaron behar izan zuten, langileen erregimen orokorreko amatasun oporraldi bera lortzeko. Eta 2021an bakarrik lortu zen laborantza ganberetako zerrendetan %30en emazte izaiteko obligazioa”.