1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA

Con motivo del Día Mundial de la Tierra, celebrado el 22 de abril, Greenpeace ha lanzado la campaña #hablaRural, para que la sociedad comprenda la necesidad urgente de fortalecer el medio rural como prioridad para frenar la pérdida de biodiversidad y mitigar la emergencia climática.

Según sus datos, los municipios rurales contribuyen un 34% menos al cambio climático y un 40% más a la conservación de la biodiversidad que los municipios urbanos. Además, el abandono de cultivos ha supuesto un aumento de 4 millones de hectáreas de masas forestales, muy vulnerables a grandes incendios.

Eguraldi onak eta oporrek naturaz gozatzera daramatza egunero hormigoizko eremu batean bizi diren pertsonak. Ulergarria da eta ziurrenik askorentzako beharrezkoa. Baina gogorarazi behar dugu, mendia ez dela aisialdirako eremu hutsa. Badagoela zelai berde eta erakargarri horien atzean kudeaketa bat, bertatik bizi den familia bat eta abereen ongizatea bermatzen duen bazka.

Azken egunetan baserritarron zelai, belardi eta soroetan herritarren bisita izaten ari gara. Udaberria hastearekin batera belarra ere hazten ari da eta gure abereak elikatzeko erabiltzen dugu. Batzuetan larretzera ateratzen ditugulako, eta besteetan, belar hori ebaki egiten dugu ukuiluan bertan jaten eman ahal izateko edo negurako prestatzeko. Ebaki beharreko zelai horietan belarra zapaltzeak eta zikintzeak abereen elikaduran kalteak eragiten dizkigu.

Aziendaren elikadura abereen ongizaterako oinarrizko arloa da. Ez hori bakarrik, baserritarrok ekoizten ditugun produktuak egiteko belar hori galtzen bada arazoak sortzen zaizkigu: elikagaiak kanpotik ekarri beharra, gastua handitu beharra eta ondorioz sortzen dugun produktu horren salneurria igo beharra edo kasurik txarrenentan egiteari utzi beharra, gure familien sostengua galduz.

Belardietara sartzeko, sarri, langak daude edo itxiturak. Abereeak bertan babestuta egon daitezen izaten dute hori, edo bestela jabetza bera identifikatzeko. Itxitura horiek ere errespetatzeko eskatu nahi diegu naturaz gozatzeko nahia duten herritarrei. Izan ere, eremu horiek ez errespetatzea, inoren etxeko atea ez errespetatzea bezalakoa delako.

Mendira zoaztenean, beraz, gogoratu langak topatu bezala uzteaz, eta belardi berde eta gozo horiek bertan daudela baten batek kudeatzen dituelako dela, abereen elikagaiak direla eta urteko egun guztietan, eguraldi ona edo txarra egin, oporrak izan edo ez, bertan bizi garen herritarrak ere bagaudela.

Beraz, mesedez, orekari eusten lagun iezaguzue, naturaz gozatu nahi dutenek hala egin dezaten eta bertan bizi garenok hala egiten jarrai dezagun.

Greenpeacek egindako analisiek agerian utzi dute EHNEk lehendik salatutakoa

Martxoan zehar Greenpeace erakundeak Caparrosoko Valle de Odieta enpresaren makrogranjaren inguruan hainbat analisi egin ditu. Tartean Aragoi ibaira isurtzen dituen hondakinen analisia. Antza denez, nitratoen maila “kezkatzeko modukoa” da. Salaketa publiko honen ondotik, Nafarroako Gobernuko Izaskun Gomezek, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, adierazi du Gobernuak “gogo txarrez” eman ziola markogranjari handitzeko baimena, eta agindu du Abereen Osasunerako legea aldatuko dutela, baserrien neurriari gehieneko kopuru bat emateko. Berez, Nafarroan 2019an Foru Dekretu bat publikatu zen baserrien neurriari zegokiona, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen, argudiatuz gobernuak ez zuela eskumenik Valle de Odieta enpresari Caparrosoko makrogranja handitzeko baimena ukatzeko.

Familia ereduko baserriak

EHNEtik garbi dugu horrelako proiektu batek aurrera egiten badu familia ereduko baserrietako esnerik ezingo dela kontsumitu eta landa eremuetako bizitza ezingo dela babestu, baserri asko ixtera derrigortuko dituelako. Horregatik, familiak oinarrian dituen baserriak defendatzen jarraituko dugu.

Nafarroako eta Arabako AHTren aurkako plataformako kideek egungo trenbide sarea hobetzeko eta egokitzeko eskatu dute.

Los miembros de la plataforma contra la TAV han solicitado mejoras en el trazado actual

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanek dirua xahutzen jarraitzen dute. Oraingoan, ordea, AHTren aukako plataformako kideek Espainiako Gobernuko Ingurumen Estatu idazkariarekin, Hugo Moranekin, hitz egin dute. Aipatu bileran AHTaren lanek duten ingurumen inpaktu larria adierazi diote, baita era berean, kaltetutako udal eta kontzejuen ezinegona helarazi ere.

Horrez gain, alternatibarik badela azaldu diote: “Egungo trenbideak egokitzea mota guztietako trenen erabilerarako; eskualdekoa, distantzia ertain eta luzea, prestazio handiak eta merkantziak”. Era berean, trenbide plataforma berriak eraiki beharrean, “egungo trazatuak hobetzea eta egokitzea” hobesten dituztela esan diote. Ingurumeneko Estatu idazkariak azpiegitura berriak egin aurretik, bidaiariek eta merkantziek erabiliko dituzten azpiegiturak hobesten dituela erantzun die, “azpiegiturak bikoiztu gabe”. AHTaren aurkako plataformako kideak itxaropentsu agertu dira bileraren ondotik, izan ere, erantzukizun politiko arduratsua erakutsi duela Ministerioak baiteritzote.

 

Bihar apirilaren 9an, Europako artilearen lehen eguna izango da. Gipuzkoako EHNEtik egun horren garrantzia aldarrikatu nahi dugu, izan ere, artilea etorkizuneko zuntza dela ziur baikaude. Europako 20 herrialdeetako hainbat erakundek bat egin dute European Wool Exchange elkarteak sustatutako ekimenarekin eta guztiok helburu berdina dugu: artilearen balioa aldarrikatu nahi dugu.

Garapen Jasangarriaren helburuak oinarri hartuta artilearen erabilera sustatzea eta zor zaion begirunea eskaintzea planeta hobe bat lortzeko bidean ezinbesteko urratsak izango dira. Artileak lanaterapiaren bidez antsietatea pairatzen dutenen osasun egoera hobetzen laguntzen du; zuntz naturalen erabilerak uren eta itsasoen kutsadura saihesten du; industria berrikuntzatarako aukera handiak ematen dituen materiala da; kontsumo arduratsua egikaritzeko bidea zabaltzen du, ekonomia zirkularra sustatuz; artzaintzak biodibertsitatea mantentzen laguntzen du eta larretzeak aldaketa klimatikoa arintzen laguntzen du… Hamaika abantaila ditu artileak: isotermikoa, iragazgaitza eta suaren aurkakoa da, besteak beste. Eta, gainera,% 100 biodegradagarria, gure itsaso eta ozeanoetako kutsadura murrizteko irtenbide bat izango litzatekeena.

Azken hamarkadetan zuntz naturalen erabileraren ordez zuntz sintetikoak erabili dira. Hala, 2007an ehun-zuntzen ekoizpenaren% 60 sintetikoa zen, eta% 2 artileari zegokion,% 37 kotoiari,% 1 lihoari eta gainerako ehuneko txikia zetari. Europa mailan ekoizten den artilea Txinara eta Indiara bidaltzen da prozesatzera eta gero berriz ere bueltan dator, hau da, garraioan dirua xahutzeaz gain, kutsadura areagotzen du. Gainera, artile horren guztiaren %10a suntsitzen da, funtzionamendu hori ez da jasangarria. Joera horrek guztiak artilea lekuan bertan garbitzeko, edo erabilera emateko, egon daitekeen sare industriala suntsitzen du.

Zalantzarik gabe, artilea bezalako zuntz naturalen aldeko apustua egiteak ura kutsatzen duten zuntz sintetikoen kopurua murrizten lagunduko luke, baina, horretarako, balio handiagoa emango dion kontzientzia-aldaketa bat behar da.

Oraindik ere garaiz gaude artilearen erabileran aurrera egiteko, izan ere, zuntz natural honen ezagutza duten artisauak badirelako. Artilearen izaera eta eskaintzen dituen aukerak inork baino hobeto ezagutzen dituztelako. Ez dezagun jakintza hori galtzen utzi eta sustatu dezagun.

Esku artean dugun altxorraz ohartu behar gara. Saihestu nahi dugun aldaketa klimatikoa gelditzeko bidean lagun gaitzake. Kutsadura murriztu dezakegu artilearen languntzarekin. Garbi dugulako artilea etorkizuna dela.

Aurki ardiei ilea mozteko garaia iritsiko da. Berriz ere urtero moduan, artzainok azken urtetako arazo berdinarekin egingo dugu topo. Baina hori gerta ez dadin Gipuzkoako EHNEtik, herrialdean sortzen den artile kopuruari irteera emateko asmoz, proposamen bat luzatzen diogu admnistrazioari eta Artile Mahaiari.

Artilea birbalorizatzeko martxan dauden proiektuak zinez interesgarriak badira ere, datuek azaltzen dute egun sortzen den artile kopuru guztiari erantzuna emateko ez direla nahikoa. Horri gainera, proiektu horiek garatzen behar duten denbora gehitzen badiogu, urtero artile kopuru handia gelditzen da beste nonbaitera eraman beharrean.

Artile hori garraiatzeak dakarren kostua eta eragiten duen kutsadura gutxitzeko asmoz eta ekonomia zirkularrari bide emateko, Gipuzkoan bertan artile hori konposta egiteko erabiltzea proposatzen dugu. Konpost guneak badaude eta bertan artilea trata daiteke. Oiloen zirinarekin nahastu eta konposta prozesu aerobioaren bidez, lurrarentzako mesedegarria den ongarri organikoa sortzen da.

Artzaiontzako eta oilozaleentzako soluzioa eta abantaila izateaz gain, herrialdean zehar dauden baratzazale askorentzako produktu ezinhobea litzateke. Ekonomia zirkularraren filosofia erabat betetzeaz gain, garraioan sortzen den kutsadura murriztuko litzateke eta ondorioz, klima aldaketa geldiarazten segitzeko beste urrats bat ere emango genuke.

Honegatik guztiagatik, administrazio desberdinei baita Artile Mahaiari ere Gipuzkoako artilea, Gipuzkoan konposta egin eta bertan ongarri gisa erabiltzeko proposamena egingo diogu Gipuzkoako EHNEtik.