1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Haien parte hartzea bertan behera utzi dute, martxoaren 19tik 21era Gasteizen egingo den Familia Nekazaritzaren VIII Mundu Konferentzian.

Martxoaren 19, 20 eta 21ean Familia Nekazaritzaren Munduko VIII. konferentzia egingo da Gasteizen. Munduko Landaguneak antolatuta, bost kontinenteetako familia-nekazaritzaren ordezkari garrantzitsuak, eta gobernuak, nazioarteko erakundeak eta sektoreko beste eragile batzuk, bilduko ditu hitzordu honek. Bertan, Luis Planas Nekazaritza ministroa eta Janusz Wojciechowski Europako Nekazaritza komisarioa izateko ziren.

Hitzordu horren garrantzia ikusita, EHNEk mobilizazioa deitzea erabaki zuen, ordezkari horien aurrean sektorearen asperraldia ikusarazteko, baserritarrei etorkizun duina ziurtatzeko erantzunik ez baitago.

Ezustea izan da, behin protesta deituta, Nekazaritzako arduradun nagusiak programaziotik erori egin direla eta ez direla bertan izango. EHNEren ustez, azken orduko ez bertaratze hori, agintari politikoen ausardia-falta dela uste du sektorearen eskaerei aurre egiteko orduan. Horrez gain, Munduko Landagunea bezalako erakunde batentzat errespetu falta dago, mundu osoan Familia Nekazaritza duindu eta balioesteko lan egiten baitu.

EHNEk ez du bere ibilbide orria aldatuko agintari politikoak bertaratze ez izanagatik. Orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da sektorearen atsekabea ikusaraztea, gure erakundeen eraginkortasunik eza, gure politikariek familia-nekazaritzarako etorkizun duin batekiko duten desatxikimendua agerian uztea.