1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA
azokako barazki postu bat

1.134€ baino gutxiago salduz gero, ez dute kotizatu beharko

  • Los que realicen ventas en los mercados por debajo del SMI no tendrán que cotizar en la Seguridad Social

Pasa den azaroan Tolosako azokan Gizarte Segurantzako ikuskaritzak izan ondoren, komunikabideetan oihartzuna azken hilabete hauetan hartu duenez, azokan bere produktuak saltzen dituzten baserritar askori zalantza sortu zaie beren jarduera legez egiten ari ote ziren edo ez. Gizarte Segurantzatik adierazi dute erretiroa hartuta dauden baserritarrek Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS, gazteleraz SMI) baino gutxiagoko salmentak egiten badituzte (hilean 1.134 euro baino gutxiago) ez dutela zertan Gizarte Segurantzan kotizatu, baina altan emanda egon behar dute. Ez hori bakarrik, salmenta horiek Ogasunean ere deklaratu behar dituztela gogorarazi dute, beste edozein salerosketa egiten denean bezala.

LGSa baino gehiagoko salmentak baldin badituzte Gizarte Segurantzan kotizatu behar dute eta Erretira Aktiboa egin dezakete. Kasu honetan pentsioaren erdia jasoko dute eta gainerakoa beren salmentatik jasoko dute, beti ere Gizarte Segurantzan kotizatuz.

Baldintzak

  • Erretiratutako baserritarrak
  • LGS baino gutxiago-Hileko salmentak 1.134€ baino gutxiago badira, ez du kotizatu beharko, baina Gizarte Segurantzan alta eman behar du
  • LGS baino gehiago-Hileko gehiago badira, bai kotizatu behar du.
  • Erretiro aktiboa-Pentsioaren erdia jasotzen da eta lanean segi dezake eta kotizatzen.